Mäkkelä (FIN/GER)
Europan parekorik ez duen kantautorea da Mäkkelä bakarlari finlandiarra. Egun Alemania bizileku duen musikariak folk ereserki probokatzaileak, bere punk-folk sustraiak eta vaudeville edo komediaren distira uztartzen ditu, inor epel uzten ez duen “folk noir” bakar eta pertsonala sortuz. Bere konposizioei eta gitarra jotzeko duen iaiotasunari esker, Europako Folk Sarietan izendatu zuten Alemanian 2017an. Gitarra eta batzuetan bouzouki irlandarra izan ohi ditu lagun kontzertuetan Mäkkeläk: horiekin taularatzen ditu bere kantu biziak, eta Strummer, Cohen eta Waits musikarien arteko nahasketa modukoa gogora dakarten energia handiko zuzenekoak ematen ditu. Bere azken lana “Homeland” argitaratu zuenetik, Kanada, Eskandinavia eta Erdialdeko nahiz Ekialdeko Europan bira egin du bakarlari finlandiarrak.
“Disko hau zure baitan hazten da entzuten duzun aldi bakoitzean, eta musikazaleentzako altxor bat da, zalantzarik gabe. Tom Waits eta Leonard Cohenen oihartzunak ditu, baita zurrutak jipoitutako Shane MacGowanen letrak ere, zigarreta kirats erromantikoa darie. Mäkkeläk ezohiko bidea hautatu eta ‘Homeland’ delakoa bilatzeko bidaiara gonbidatzen zaitu.”
(Fatea Magazine, Erresuma Batua)